LH 5.A_ KUXKUXEATZEN ...


2019 - 11- 15

EO!!!!!! EO- EO- EOOOOOOO!!!

Hemen gaude berriro!! IUJUUUUU!!


Beno, aste honetan ere lan eta lan ibili gara!! UUUUFF! Eskerrak asteburua ailegatu den!!!


Oraingoan MATEMATIKAREKIN hasiko gara:

Aurrekoan aipatu bezala, ERAGIKETAK gaia lantzen ari gara. Batuketak eta kenketen errepasoa egin ondoren, biderketak eta zatikak lantzeari ekin diogu.

Aaaaa! Ta gure lehendabiziko BURU KALKULUAREN OLINPIADA izan dugu. 



Eneeeee!!!! Bai sakona izan dela!! Eskerrak goi mailako kirolariak garen!! Horri esker,  primeran egin dugu!!


Baina deskantsorako tartea ere izan dugu. Hortxe ibili gara jokoekin matematikak lantzen!!!





Baina gaur.....   A ze sustoa! Mirentxuk datorren astean berriro ere froga bat egingodugula erran digu!! 


EUSKARAN

Aurreko astean egin genituen estralurtarren deskribapenak egin ditugu. Aurretik, deskribapen bat nola egin behar den ikasteko, eskema egin dugu. 



Orain, haien planeta asmatzen, sortzen eta eraikitzen hasiko gara!!!! 

ZIENTZIETAN...
 Planeten lab-bookak bukatu ditugu!!!



 





Lab- booka aurrean izanik, ikerketa bat burutu dugu. Nola ez ba!!, ZIENTZIALARIAK GARA!!!

Eta ondoreeeeeeen........, test moduko frogatxoa egin dugu. Eneee! DBHn gaudela dirudi!!


Hemendik aurrera, gure planeta lantzen hasiko gara!!!


Eta PLASTIKAn

Gure gelakide den Ottok, batek ikatz-arkatz bat zer den eta nola erabiltzen den erakutsi digu. Ondoren, denok gure marrazkia egin dugu teknika hori erabiliz.






Beno, hauxe izan da dena. Hurrengo asterarte arte!!!



2019 - 11 - 8


KAIXOOOOOO aspaldikooooo!! 


Enee!! Zenbat denbora gure berririk izan gabe. Jada, desagertuak ginela pentsatzen hasiak zineten,ezta? 

Bada, EZ, hementxe gaude berriro ere!!

Denbora honetan gauza pilo bat egin izan dugu. Ea, labur-labur, guztia kontatzea lortzen dugun!!

HASTEN GARA!!!!

EUSKERA ARLOAN....

Aurrekoan kontatu genizuen bezala ipuinak lantzen aritu izan  gara. Ondoren, bakoitzak bere ipuina asmatu eta idatzi egin dugu. Baita zuzendu eta garbira pasa. Hurrengo pausua GRABATZEA eta gelan entzutea izanen da!!! 


Eta orain, deskribapenak lantzen hasi gara. Hasieran, pertsonen deskribapenekin hasi gara. Gutariko bakoitzak estralurtar bat asmatu du. Bua!! Zeinen ongi eta gustora egon garen hau egiten. 

Begira, begira ze arraroak diren gure estralurtarrak!!!

















Aiiiiix!! Zeinen POLITAK atera zaizkigun!!!!

Baina, baina.......Eneeeee! Bi estralurtarrek ihes egin dute!!!!! 😡Ea biharko agertzen diren zuek ezagutzeko!.  

EGUN OOOOON!!!!! Agertu dira galdutako estralurtarrak!!!! Hemen daude:   👌





AAAAA!! Eta Mikel Laboaren "Izarren hautsa abestia" ere ikasi dugu!!!





ZIENTZIETAN...

UUUUF!! Zientzietan lan asko egin dugu.
Unibertsoaren gaiarekin jarraitu dugu lanean. Taldeka, izarrak, konstelazioak eta galaxiei buruzko muralak egin eta denen aurrean aurkeztu genituen.




Eta emaitza oso ederra izan zen!!




Hori egin eta gero, Mirentxuren amatxik kontatutako ipuinarekin jarraitu genuen. Amatxik EGUZKI SISTEMAri buruz hitz egiten zuen. Eta guk EGUZKI SISTEMAz gauza gehiago jakin nahi genuenez, horri buruzko LAB-BOOK bat egitea erabaki genuen. 

Eta hortan gabiltza.





MATEMATIKETAN...

Lehenengo gaia ....                                  
bukatu ondoren...... froga egin genuen, bai! Eta esan genizuen bezala, emaitza oso onak  izan ziren!!!  Gela honetan denok "pro" batzuk gara!! 


Orain, bigarren gaiarekin ari gara: Eragiketak!!



PLASTIKA ARLOAN....

Bi lan egin ditugu.

Batetik, kurtsoan zehar erabiliko dugun portfolioa apaindu dugu.....



Eta bestetik, gure ametsen unibertsoa sortu genuen!!!



Beno, gaurkoz ez daukagu denbora gehiagorik gauza gehiago kontatzeko. Datorren astean jarraituko dugu. Bitartean,,, IZAN ONGI!!!




2019 - 10 - 11
KAIXOOOOOOO!!!!!!


Zer moduz? Gu lan eta lan gabiltza ikasturtea hasi zenetik eta gauza pila bat egin ditugu !!!

Baina baina ... oraindik ez gara aurkeztu ... ikuxi ikuxi ...


Beno sarreran esan dizuegun bezala blog honen bidez gelan egiten ditugun gauzak kontatu nahi dizkizuegu, zuek denbora duzuenean lasai-lasai kuxkuxeatzeko!!

Beraz hementxe aste hauetan egin ditugun gauza batzuk, ikuxi ikuxi ... 

ZIENTZIETAN ...

Aurreko urteetan arlo honi ingurune deitzen genion baina aurten, ZIENTZIAK deitzen diogu. 
Lehenengo egunetan, zer landu eta ikertu dugun orain arte idatzi genuen horma irudi batean ...


Eta gero zientzia zer den ikertu genuen eta honen eskema bat egin genuen. 

Hau egin eta gero, aurten zer ikasi eta ikertu nahi dugun idatzi genuen eta UNIBERTSOAREKIN hasi ginen. 


Unibertsoa zer den ongi jakin eta gero Mirentxuk bere amatxiren ipuina kontatu zigun eta ipuin horretan leherketa bat gertatzen zen. Guk bagenekien leherketa hori BIG-BANG zela eta honi buruzko eskema bat egin genuen denon artean eta antzerki bat. 




EUSKARA ARLOAN ...

Orain arte euskaran, IPUINAK landu ditugu. Hasteko, ipuinaren egitura, ipuinaren elementuak, antolatzaileak, elkarrizketa, ortografia, puntuazio ikurrak, ... gogoratu genituen. 



MATEMATIKETAN ...

Matematikarekin hasteko, ariketa desberdinak egin genituen eta horrela irakasleek uda eta gero zenbat gogoratzen genuen ikusi ahal izan zuten. 

Hau egin eta gero, sistema hamartarra landu genuen material desberdinekin ...

Gero zenbakiak konposatzen eta deskonposatzen aritu ginen eta hauek konparatzen. Guzti honi buruzko informazioa kuadernoan idatzi genuen. 

A! Ahaztua genuen ... zenbakiak biribiltzen ere ikasi dugu!! Baita 10 zifrako zenbakiak ere!



Eta orain mini froga bat egingo dugu dena ongi ulertu dugun ikusteko. 

Baina beno guk badakigu primeran aterako zaigula!!!!! 

Aix.... iada etxera joateko ordua denez hemen bukatuko dugu gure gaurko idatzia, baina hala ere gauza piiiiiiiiila bat geratu zaizkigu kontatu gabe eta datorren astean kontatuko dizkizuegu: gelako bilerak, gure txoko bereziak, irakurketan egiten duguna, ...

ASTEBURU ON!!!!