LH 5.B_ KUXKUXEATZEN ...

EGUBERRI ON KUXKUXEROAK!!!
Zer moduz? Gu oporretan gaude eta badakigu oporretara etorri garela abenduan eskolan zer egin dugun zuei kontatu gabe. Baina egia esanda ez dugu denbora askorik izan blogean gauzak jartzeko, gauza pila bat genituelako bukatzeko ...
Bueltan, dena kontatuko dizuegun arren ... Hementxe aurrerapen txiki bat ...

HEMENTXE EZP ARLO BERRIAN SORTU DITUGUN PLANETAK EGITEN ...






ETA HEMEN EKLIPSEAK ETA ILARGIAREN FASEAK IKERTU ETA GERO MAKETAK EGITEN ...



BEGIRA BEGIRA ... DONOSTIKO IRTEERAN ... 



BENO ETA BUKATZEKO BEGIRA EGUBERRIETAKO JAIALDIAN ...


Esan diezuegun bezala, hau aurrerapen txiki bat besterik ez da izan, argazki eta gauza pila bat falta zaizkigu eta. Bueltan dena kontatuko dizuegu!!!

EGUBERRI ON!!!!!!

       ...........................2019-11-15........................
KAIXO KUXKUXEROAK !!!

Zer moduz? Gu aste honetan ere oso langile ibili gara eta gauza pila bat egin ditugu. 




Hementxe labur-labur kontatuko dizuegu egin duguna zuek kuxkuxeatu ahal izateko.



ZIENTZIETAN ...
Aurreko ostiralean azkenean gure lap-book guztiak bukatu genituen, begira zeinen politak geratu zaizkigun ...



Eta aste honetan lap-booketatik informazioa atera eta TEST FROGA bat egin dugu, oposaketetan egongo bagina bezala!!! Datorren astean gure planeta ikertzen hasiko omen gara ...
EUSKARAN ...
Aste honetan, lan pila bat egin dugu euskaran!! Testu berri batekin hasi gara, DESKRIBAPENAREKIN ...




Astelehenean gure estralurtarrak sortu genituen "kollage" teknikarekin ...



Begira zeinen bitxiak eta dibertigarriak geratu diren ...


Gainera, deskribatu egin ditugu baina sormena erabiliz! Banaka gauza askorik ez zitzaizkigunez bururatu taldean lan eginez ideia pila bat sortu genituen eta zirriborroak oso oso barregarriak geratu zaizkigu.



Datorren astean buru-belarri aritu gara, beraien planetak eta hiriak edo herriak asmatzen, sortzen eta eraikitzen. Irrikitan gaude!!! 



MATEMATIKETAN ...

Eragiketekin aurrera egin dugu, eta aste honetan "kriston kaña" eman diogu zatiketari. Hortxe aritu gara, banatu eta banatu ...



Taulak ere errepasatu ditugu eta datorren ostiralean azterketatxo bat egingo dugu berriz ere, dena barneratu dugun eta aurrera egin dezakegun ikusteko.

Beste gauza pila bat egin ditugu ... GAZTELANIAN asmakizunekin aritu gara "Texto divulgativoa" lantzen, HAn gabonetako iragarki batzuk sortu ditugu, ... 

Eta noski farrez, txorakeriak egiten, abesten, jolasten, ... ibiltzeko denbora ere izan dugu denok elkarrekin. IKUXI IKUXI ...











DATORREN ASTEAN BERRIZ ERE!!!!





        ...........................2019-11-8........................
KAIXO KAIXO!!!

Zer moduz? Aspaldiko!!! Lan eta lan ibili gara eta ez dugu blogean idazteko denborarik izan ...
Resultado de imagen de emoticono sudando"

Baina gaur, tartetxo bat hartu eta denon artean, aste hauetan egindako guztia arbelean zerrendatu dugu, kronologikoki noski!! Beraz hementxe duzue aste hauetako kronika ...

Resultado de imagen de emoticon escribiendo"

ZIENTZIETAN ...
Kontatu genizuen bezala, galaxiak, konstelazioa eta izarrak ikertu genituen eta lortutako informazio guztiarekin horma-irudi batzuk egin genituen. Hauek aurkeztu egin genituen gela guztiaren aurrean eta gero aurkezpenetan ulertutakoarekin eskema batzuk bete genituen. 









Unibertsoaren gaiarekin aurrera egin dugu, eta gugana gerturatuz EGUZKI SISTEMA ikertzen hasi ginen. Planetak, sateliteak, nanoplanetak, asteroideen gerrikoak, ... informazio pila bat lortu dugu eta Lap-book moduko batean jartzen ari gara. 





Ea laister bukatzen ditugun eta erakusteko aukera dugun!!!

EUSKARAN ...
Arlo honetan ere, egindako ipuinak grabatu eta entzun ditugu, primeran pasa genuen besteen ahotsak identifikatzen 😆!!!
Orain "IPUINA" testu motaren lanketari bukaera emateko hiztegia lantzen (errepasatzen) ari gara eta esaldien egitura ere. Datorren astelehenean, testu mota berri batekin hasiko gara, beraz datorren astean kontatuko dizuegu. 

BEGIRA GURE HIZKUNTZEN TXOKOA ...


MATEMATIKETAN ...
Frogen emaitzak jaso genituen eta oso pozik jarri ginen, oso ongi atera zitzaizkigulako. Frogak ikusi, zuzendu egin genituen (bakoitzak gaizki egindako berriz ere egin behar izan genuen, ongi ulertzeko) eta ondoren "portfolioa" estreinatu genuen, bertan mateko lehenengo azterketa gorde genuelako.
Orain biderketekin ari gara buru belarri eta asteburu honetan denek taulak errepasatu beharko ditugu, datorren astean zatiketara pasa ahal izateko. 
BEGIRA BIDERKETA TAULAK  ERREPASATZEKO ERABILI GENUENA!!!!

PLASTIKAN ...
Gure ametsen unibertsoa sortu genuen, ikusi nahi??? ikuxi ikuxi ...








Eta gauza guzti hauek egiteaz gain, gauza berri pila bat ditugu kontatu eta erakusteko baina denbora falta dela eta argazkiak jarriko dizkizuegu 😉. Ikuxi ikuxi ...


GURE LASAITZEKO TXOKOA .... "KARIBEKO UATAGALAPITUSBERRI TXOKOA" 

GURE ALFONBRA BERRIA!!!!


       ...........................2019-10-11........................
KAIXO KAIXO BERRIZ ERE!!!

Zer moduz? Iritsi da berriz ere ostirala eta hementxe gaude zuei aste honetan egin duguna kontatzeko prest. 



Plastika egiten gaudenez, gaur gure irakasleak pixkatxo bat gehiago lagunduko digu blogean idazten oso gustora gaudelako gure "portfolioa" egiten.



Aurreko astean gauza pila bat genituen zuei kontatzeko, ia-ia hilabete bateko lanak kontatzeko genituelako. Astehonetan berriz, aste honetan egindakoa kontatuko dizuegu ...


ZIENTZIETAN ...
Galaxien, kontelazioen eta izarren ikerketarekin egon gara buru belarri. Informazio guztia bildu eta gero, horma-irudi bat diseinatzen egon gara. Badakizue lehenengo zirriborroa eta gero garbira pasatzen. Momentuz zirriborro gehienak bukatu ditugu eta garbira pasatzen ari gara. Ikuxi ikuxi ...




Horma-irudiak bukatzen ditugunean erakutsiko dizkizuegu eta ahal badugu gure aurkezpenen bideoak ere igoko ditugu. 

EUSKARAN ...
Ipuinarekin jarraitu dugu, gure ipuinaren auto zuzenketa egin dugu binaka edo hirunaka ... Ea datorren astean bukatzen ditugun eta etxean audioak grabatzen ditugun!!







MATEMATIKETAN ... 
Matematiketan maila honetako lehenengo froga egin dugu, dena ongi ongi errepasatu eta gero. Eta orain emaitzen zai gaude!!!



PLASTIKAN ...
Gaur, aurten eta datorren urtean erabiliko dugun "Portfolioa" eraikitzen eta "pertsonalizatzen" egon gara!! Begira begira ...








Uix ... ia-ia ordua da eta gauza pila bat geratzen zaizkigu kontatzeko baina ez dugunez denbora askorik ... gaurkoz utzi egingo dugu.

ASTEBURU ON!!!!!!




...........................2019-10-04........................

KAIXOOOOOOO!!!!!!


Zer moduz? Gu lan eta lan gabiltza ikasturtea hasi zenetik eta gauza pila bat egin ditugu !!!

Baina baina ... oraindik ez gara aurkeztu ... ikuxi ikuxi ...


Beno sarreran esan dizuegun bezala blog honen bidez gelan egiten ditugun gauzak kontatu nahi dizkizuegu, zuek denbora duzuenean lasai-lasai kuxkuxeatzeko!!

Beraz hementxe aste hauetan egin ditugun gauza batzuk, ikuxi ikuxi ... 

ZIENTZIETAN ...
Aurreko urteetan arlo honi ingurune deitzen genion baina aurten, ZIENTZIAK deitzen diogu. 
Lehenengo egunetan, zer landu eta ikertu dugun orain arte idatzi genuen horma irudi batean ...


Eta gero zientzia zer den ikertu genuen eta honen eskema bat egin genuen. 

Hau egin eta gero, aurten zer ikasi eta ikertu nahi dugun idatzi genuen eta UNIBERTSOAREKIN hasi ginen. 



Unibertsoa zer den ongi jakin eta gero Alaznek bere aitonaren ipuina kontatu zigun eta ipuin horretan leherketa bat gertatzen zen. Guk bagenekien leherketa hori BIG-BANG zela eta honi buruzko eskema bat egin genuen denon artean eta antzerki bat. 




Orain galaxia, izar eta konstelazioei buruzko ikerketa erraldoia egiten ari gara!!! 

EUSKARA ARLOAN ...
Orain arte euskaran, IPUINAK landu ditugu. Hasteko, ipuinaren egitura, ipuinaren elementuak, antolatzaileak, elkarrizketa, ortografia, puntuazio ikurrak, ... gogoratu genituen. 




Eta gero, testu bat idazteko pausoak landu genituen. Landu eta gero, "Gure unibertsoaren sorreraren" ipuina asmatu genuen eta orain hortan ari gara ... 



MATEMATIKETAN ...
Matematikarekin hasteko, ariketa desberdinak egin genituen eta horrela irakasleek uda eta gero zenbat gogoratzen genuen ikusi ahal izan zuten. 
Hau egin eta gero, sistema hamartarra landu genuen material desberdinekin ...

Gero zenbakiak konposatzen eta deskonposatzen aritu ginen eta hauek konparatzen. Guzti honi buruzko informazioa kuadernoan idatzi genuen. 
A! Ahaztua genuen ... zenbakiak biribiltzen ere ikasi dugu!! Baita 10 zifrako zenbakiak ere!
Eta orain mini froga bat egingo dugu dena ongi ulertu dugun ikusteko. 

Baina beno guk badakigu primeran aterako zaigula!!!!! 

Aix.... iada etxera joateko ordua denez hemen bukatuko dugu gure gaurko idatzia, baina hala ere gauza piiiiiiiiila bat geratu zaizkigu kontatu gabe eta datorren astean kontatuko dizkizuegu: gelako bilerak, gure txoko bereziak, irakurketan egiten duguna, ...

ASTEBURU ON!!!!